Filed under: Baserriak
IZTUETA BASERRIA
Egileak: Amaia E. – Karina M. – Andoni A. – JonV.

1. SARRERA
Lana nahiko ondo joan da. Arazo txikiak eduki ditugu, baina ez dute garrantzi handirik izan, eta beraz ez digute inongo oztoporik suposatu.Baserrira abiatzekoak ginen grabagailua ahaztu zitzaigula konturatu ginenean.Baina, oihane gurekin zetorrenez bere etxera joan eta berea utzi zigun.Baserrian dena ondo joan zen, baina gelan lana pasatzeko garaian, Jonek ordenagailua puskatu zitzaiola esan zigun eta baerz, argazkiak ezin genituen pasa.Jada esan digu konpondu duela eta ekarriko dituela.Ordenagailuekin ere arazo txikiren bat izan dugu.Karina eta Amaia zeuden ordenagailua oso motel zihoan eta batzuetan ez zien programan sartzen uzten.Beste arazo aipagarririk ez dugu izan eta lana nahiko ondo joan da.
2.BASERRIAREN HISTORIA
Iztueta elkarte bat da, bi baserrien artean egindako elkartea.Duela 24 urte sortu zen. Elkarte bat osatzearen arrazoi nagusia elkarlanean lana egiteko aukera da.Izan ere, gastuak gutxiago izan daitezke…Arazoi asko daude, baina batik bat elkar lana eta proiektu berdin bat bi baserrien artean aurrera ateratzea.Dena batera erabiltzen dute, ganaduak, larreak…Baserria, aldiz, 1700.urtean sirtu zen.Etxea, Mª Jesusen birraitonak erosi zuen eta bere gurasoek bukatu zuten ordaintzen hiru generazioetan. 1949.urtean berritu egin zuten.Baserriak bi torre zituen berritu baino lehen, torretxe bat bezalakoa zen.Garai hartan jauntxo baten etxea izan zela suposatzen dute.Baina, badirudi lehen zeuden torre horiek ez zutela ezertarako balio baserriko lanetarako…eta bota egin zituzten. Gaur egun, egia esan, ez zaie garrantzirik ematen horrelako eraikinei. Duela 20 edo 22 urte barrutik berritu zuten eta duela 10 urte ere beste berrikuntza txiki batzuk egin zituzten.
Filed under: Baserriak
3.BASERRIKO JARDUERA EKONOMIKOAK:
3.1.Nekazal lurrak:
Bi baserriek osatzen duten elkartean 35 hektarea (1hek.=10000m.) belardi daude, hau da, gutxi gora-behera futboleko zelaia bezala.Bi baserrien buelta guztia belardiez inguratuta dutela esan nahi du herrek, eta dena erabiltzen dute. Belarraren zati bat behiak jaten dute eta horri esker baserritarrek ez dute belarrarik moztu behar. Ximaurra egiteko,belarra bildu behar da.Gero belarrarekin bolak egiten dituzte.Gero plastikoarekin bildu eta fermentatzen uzten dira. Hori bai, fermentatutako belarrak usain fuertea botatzen du eta Mª Jesusek aitortu zigun ez zela oso atsegina inguruan ibiltzea, usainera ohitu arte behintzat. Etxerako baratza bat dute eta produktuak ez dituzte saltzen dendetan. Azenarioak, porruak, letsugak eta azelgak…etxerako konsumorako gordetzen dituzte. Basoa ere badute.Ez oso handia, baina badute.Batzutan egurra ustiatzeko erabiltzen dute, baina beharbada gutxi.Bertan aurkitzen diren zuhaitz mota nagusia Haritzak daudela.
3.2.Nekazal tresneria
Gehienbat tresneri modernoa erabiltzen dute.Mª Jesusek esan zuenez diferentzia handia dago, tresneri modernoa ala tradizionnala erabiltzea.Berak modernoak erabiltzen ditu gehienetan.
Traktorea,traktoreari erasten zaion segadora, plastifikagailua…Belar berdea segadorarekin biltzen dute eta plastifikadorarekin ximaurra zabaldu.
Pixka bat behar den tresneria. Lau pertsona ibiltzen dira bertan lanean eta lauok dira bertako kideak. Beraiek dira azken finean hango kideak
3.3.Azienda
3.3.1. Behien zainketa: Esne behiak dituzte eta baita ere behiak eta bigak. Orindik umea egin ez dutenak, hau da, erditzeko daudenak, eta txekorrak. Esne behiak frisoiak *arrazatakoak dira.
Behi hauek belarra, artoa, alpapa eta pentsua jaten dute batik bat. Neguan ikuiluan* egoten dira, baina nahiko libre .Hau da ez daude lotuta. Udaran, udazkenean eta udaberrian, aldiz, kanpora bidaltzen dituzte. Hainbeste behi ez gaixotzeko, txertuak jartzen dira. Urtero-urtero, behiei egiten zaie saneamentu kanpaina bat; ikusteko gaixotasunik duten ala ez duten. Gero, odol muestra bat hartzen da, analizatzen da eta hor ikus ditzakete ze gaixotasun konkretu dituzten. Nolabait harrixkutsuenak izan daitezketen gaixotasunak antzematen dira analisi horrekin. Guztira 38 behi dira. Berainengan esena bakarrik ateratzen dute eta hiltegira joan behar direnean, agian, haragia.
3.3.2.Arazoak: Beti izaten dira baina ez osos larriak. Behi bat gaixotzen da…Horrelako arazoak batik bat. Normalean esnea dendetan edo herrietan saltzen dute. Baina, beraientzat ere gordetzen dute. Esnea bakarrik produzitzen dute. Haragia bakarrik jateko denean erabiltzen dute. Hau da esnea emateko balio ez dutenean.
3.3.3.Txekorren zainketa:Txekorrak ixkuak edo hurrixak dira. Hurrixak dira emeak, gero bigak izango direnak. Izen ezberdinak erabiltzen dira. Gutxi gora- behera 18 hilabete dituenean jatzen zaio hazia, eta beraien haurdunaldia bederatzi hilabetetakoa. Beraz, guttxi gora-behera 24 hilabetekin izaten dute lehenengo txala. Jaioberritan bakarrik esnea edaten dute, lehenengo bere amaren esnea. Gero, esne ahutsa urarekin nahastuta, gutxi gora-behera 15-20 egunetan. Eta azkenik pentsu eta belar lehorrak ematen zaizkie.Txalak jaiotzen direnean, behietaz baztertzen zaie eta ukulilu txiki berezi moduko batean sartzen zaie denboraldi batean.Guztira momentu hauetan, 7 txahal dituzte. Baina badira bi jaiotzeko puntuan daudenak. Txekoren zainketa lehenengo egunetan ematen da batik-bat, baina pixka bat gainean egon behar da. Orduan, pixka bat fragilak dira eta, behiei bezala, txertoak jartzen zaie urtero, nolabait arriskutsuenak izan daitezketen gaixotasunak antzemateko. 3.3.4.Ekonomia-arazoak:Makinak, txertoak, janariak… gauza guzti horiek, diru asko suposatzen dute. Azkenean, poltsikotik beti usten dira, baina ez da larritzeko.
3.4. Langileak Ez dute langilerik, beraiek dira, nolabait, bertako jabe eta langileak. Ondo konpontzen dira beraiek bakarrik lan egiten eta momentuz ez dute laguntzarik behar.Oporrak artzeko orduan txandatu egiten dira.Baina, baserrian lan egiteak ez du oporretarako denbora handirik uzten.
Filed under: Baserriak
4.Baserriko eraikina:
Baserria oso handia da eta lazkaomendiren muino batean dago kokatuta. Beheko pisuan sala, sukaldea, lau logela eta komun bat daude. Goiko pisuan, berriz, sei logela eta komun bat.Azkenik hirugarren pisuan ganbara.
Etxebizitzaren batez besteko garaiera 8m.-koa da eta geheienezko altuera 12m.-koa da. Etxebizitza, zementoz eta adreiluz eraikita dago, nahiz eta zati batzuk egurrezkoak izan, eta fatxada zuriz margotuta dago. Bizitokiko paretetan, harriz egindako zatiak daude.
Etxeko sarreraren fatxadan, harrizko armarri bat altxatzen da.
Baserria bi eraikin nagusi ditu: bizitokia eta almazenak. Lehenengoaren teilatua lau aldetara ematen du eta bigarrenak, hiru aldetara. Bizitokiaren teilatuan antena ugari daude eta beraz, teknoligia aldetik nahiko ondo dabiltzate.Etxebizitzaren barrura sartzeko hiru sarrera daude, horietako bat kotxea sartzeko.
5.Baserriko bizimodua
Iztueta baserriko arduradunek konkretuki ganaduak dituzte,esne behiak…eta Mª Joseren hitzetan bizia oso lotua da.Ganadoarekin lan egin behar da, egunero jana eman behar zaie, behiak jeitzi behar dituzu…Eta ez bakarrik astegunetan, Larunbat eta Igandeetan ere bai.Baina antolatu ezkero gauzak ondo egiten dira. Hala ere, lana oso gogorra da eta beti ere laguntza behar da. Abantaila dexente ditu.Alde batetik, naturarekin kontaktu osoan daude.Beste alde batetik, daukaten lasaitasuna…ez dago kalean dagoen zaratarik, kotxe hotsik…Alde horretatik bentaja dexente ditu. Gainera, herrira joateko bide honak dituzte.Kotxea hartua 5 minututan daude bertan.kilometro bat gutxi gora-behera dago iztueta baserritik Lazkaora. Zerbitzuak ere, nahiko onak dituzte.Kontainerrak dituzte edozein heriko biztanleek bezala, udaletxeari eskatzen dutena ordaitzen zaie horretarako.Ez dute arazo handirik izaten.
Filed under: Baserriak
Beti izan dituzte esne behiak han, Aitonak- amonak…Gauza gehienak makinen bidez egiten dituzte. Behiak makinak jeizten dituzte. Esne guztia makinak jeisten du, horik dena zuzenean tankera pasatzen da, tanke hozkailura. Hozkailuak hozten du esnea, eta gero kamioiak eramaten du edo haiek pasteurizatzen dute dendetan saltzeko. Makinak, energia asko gastatzen dute bere funtzioanmenduan.
Adi, esnea hozteko garaian, esnea ateratzen da behiaren errreketik 32-34ºC-tan eta gero esnea sortutako epe batean 4ºC-tara jaitsi behar da. Horrek energia asko behar du.
Aberiak beti izaten dira basrrietan eta oso garestiak dira konponketa horiek. Inspekzioak ere izaten dituzte, inspekziokoek edozein momentutan ager daitezke. Dokumentu haietan, azaltzen den ganadua ikuiluetan dagoen ala ez dagoen idazten dute…
Esne lehiaketetan aspaldi hartzen zuten parte, baina aspaldiko urteotan ez dute parte hartzen.Izan ere, MªJoseren hitzetan, lehiaketa horiek lehen gauza bat ziren baina orain beste gauza batean bihurtu dira.Horregatik ez dute parte hartzen.
Kalean era askotako esnea dago.Baina esne horiek tratamendu ezberdinak dituzte.Gehienei oso tratamendu apresiboak egiten zaizkie esneari.Horietako bat hau da: 1000ºC-tara igotze da esnea 2-3- segundutan.Eta gero hoztu egiten da.Esneak dauzkan bakteria guztiak galtzen ditu, hau da , daukan bizi guztia galtzen du.Orduan, zapore guztiz aldatzen zaio.Eta hori ez da esnearen benetako zaporea. Iztueta baserrian egiten duten esnearen perozesua da esbeareb zapore erreala ematen dutenak.Esnea behiaren errepetik jeizten dute, beti neurriak hartuz.Izan ere, bertan guretzat kaltegarriak izan daitezken bakteriak egon daitezke, esnea gordinik dagoelako.Ondoren esnea egosi edo errezago dena eta beraiek egiten duten, pasteurizatu egin behar da. Horrek ez du esnearen zaporerik galtzen.Esnearen zaporea, zapore sakona da.Esnea jeizten duzunean edo beroa dagoenean behietatik jeizten denean , usai bat du eta baita zapore bat ere.Esnea elikagai delikatua da.Bakteriak ditu, eta bakteriak oso onaradunak dira gure intestinoetarako.
Baina gaur egun erabiltzen den ia esne guztiak, bakteria guztiak hilda dauzka. Azkenean, transformazio ximpleena egindako esnea da oberena, pasteurizatua. Dendetan adibidez, “Kaikuk” egiten duen esnea pasteurizatua da. Ginera pasteurizaio altukoa da, hau da, orindik tenperatura altuagoa ematen diote esneari.Horien kaduzitatea hilabete batekoa da utxi gora-behera. Horrek esan nahi du hilabete batean esb¡nea galdu egingo dela. Hau da, bakteriak ugaritzen hasten direla esnea galdu arte.
Iztueta baserrikoek 500L esne saltzen dituzte egunero, gehienbat neguan. Hainbat herritara garraiatzen dute beren zerbitzua. Beasain, Ordizia, Ataun, Lazkao, Itsasondo… Oso pozik daude egiten duten lanarekin eta ilusio handiz egiten dute lan.Hori haien salmentetan nabritzen da.
7.Oharrak.
*Frisoiak Holstein:
Frisoi behiak, Holstein ere deituak, Frisiatik datoz, herri baxuetatik. Oso ondo egokitzeneagatik eta esne ugari produzitzeagatik bereizten dira. Baserritarrek esnea emateko erabiltzen duten arrazarik ohikoena da. 40 Kg jaio eta 800Kg-etara irits daitezke.
*Ikuilua: Ikuilu eta pikaderoa baserritik metro gutxitara kokatzen dira. Hemen abereak zaindu (behiak, ardiak, txerriak, ahuntzak, behorrak…) eta ikuilu lantegia burutzen da.
*Traktore:
Mota guztietako zoruetan ibiltzeko balio duen ibilgailu motoreduna eta potentzia handikoa. Goldeak, kargak, ibilgailuak edo nekazaritzarako makinak atoian eramateko balio du eta sarritan makina hauen mekanismoak erabiltzeko gailuak izaten ditu.
8. ESKERTZAK
Lehenik eta behin, Oihaneri eskerrak eman, berari esker baserriaren andrearekin kontaktuan jarri digu. Izan ere bere izeba baserrira joan ginen. Ondoren, Jonen aitari ere eskertu beharra daukagu bertara autoz eraman gintuelako eta kamara…utzi zigulako. Azkenik, baserriko emakumeari ere eskerrak eman behar dizkiogu oso ondo hartu guntuelako, jatorra izan zelako, ez zuelako inongo oztoporik jarri eta galdera guztiei erantzun ziolako pazientzi handiarekin.
Filed under: General
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak urriaren 25ean herritarrak galdeketa batera deituko dituela iragarri zuen duela hilabete gutxi. Oraingoz ez da seguru zein norabide hartuko duen ekimen horrek, baina ikusmina sortu du. Nolanahi ere, ez da euskal herritarrei “galdetzen” zaien lehen aldia. Iragan mendeari begiratuta adibide batzuk aurki ditzakegu, hasi 1933ko Estatutuaren plebiszitoarekin eta bukatu frankismo osteko erreferendumekin. Gertakizun horien kartelak bildu ditu Argiak eta diaporama bat osatu du , garai haietako mezu, giro eta jarrerak gogoratu asmoz.
Hemen duzue Argiak egindako diaporama
Filed under: Baserriak
3. NEKAZARITZAREN EGOERA GIPUZKOAN
Gipuzkoako nekazaritzaren iraganean eta bilakaeran garrantzi handia izan duen gertakaria zera izan da: erdiaro hasieratik ia gaur arte baserritarra ez dela baserria eta lurraren jabe izan, maizterra baizik.
Jabea jauntxoa izan da, normalean baserri bat baino gehiagoren jabe. Kontratua fruitu erdikoa zen: jabeak bere lurrak uzten zizkion maizterrari eta hazi erdia, ganadu erdia eta baserria utzi. Baserritarrak ustiatzen zuen eta bien artean banatzen zituzten uztak, irabaziak eta gastuak. Ordaina hasieran espezietan egiten zen baina denboraz dirutan egiten hasi zen. Diruaz aparte maizterrak bi kapoi eraman behar zizkion jauntxoari, baina hau ez zen ordaina kontsideratzen. (gehiago…)
Filed under: General
Historian zehar bizitzaren hainbat eremutan emakumeak ia ez dira agertzen: Historian, Literaturan, Zientzietan, Arteetan, kiroletan…, oso gutxitan agertzen dira. Alde batetik, beraien interesak garatzeko oztopo handiak izan dituztelako eta beste alde batetik, egon direnei balio gutxiago eman zaielako, sarritan aipatuak ere izan ez direlarik.
Filed under: Baserriak
Baserria ez da etxea bakarrik, baserria baserritar familia, bere lur eta abereak eta bere bizimodua osatzen dute.

Baserria bizi komunitate bat da, lurrak, abereak, landareak eta gizakiak elkar bizitzen duten probetxu ekosistema bat. Sistema honetan dena etxera doa, dena probetxagarria da: barazkiak gizakiak eta abereak elikatzeko; abereen produktuak gizakiak elikatzeko; egurra tresnak eta altzariak egiteko edo erretzeko; zenbait landare eta abere produktuak (linoa, artilea, larrua,…) jantziak eta oinetakoak egiteko. Gainera sistemak hondakin gutxi sortzen ditu eta sortzen direnak berriro ere lurrera doaz ongarri bezala zikloa berriro hasi dadin. (gehiago…)


