Filed under: Baserriak
3. NEKAZARITZAREN EGOERA GIPUZKOAN
Gipuzkoako nekazaritzaren iraganean eta bilakaeran garrantzi handia izan duen gertakaria zera izan da: erdiaro hasieratik ia gaur arte baserritarra ez dela baserria eta lurraren jabe izan, maizterra baizik.
Jabea jauntxoa izan da, normalean baserri bat baino gehiagoren jabe. Kontratua fruitu erdikoa zen: jabeak bere lurrak uzten zizkion maizterrari eta hazi erdia, ganadu erdia eta baserria utzi. Baserritarrak ustiatzen zuen eta bien artean banatzen zituzten uztak, irabaziak eta gastuak. Ordaina hasieran espezietan egiten zen baina denboraz dirutan egiten hasi zen. Diruaz aparte maizterrak bi kapoi eraman behar zizkion jauntxoari, baina hau ez zen ordaina kontsideratzen. (gehiago…)
Filed under: General
Historian zehar bizitzaren hainbat eremutan emakumeak ia ez dira agertzen: Historian, Literaturan, Zientzietan, Arteetan, kiroletan…, oso gutxitan agertzen dira. Alde batetik, beraien interesak garatzeko oztopo handiak izan dituztelako eta beste alde batetik, egon direnei balio gutxiago eman zaielako, sarritan aipatuak ere izan ez direlarik.
Filed under: Baserriak
Baserria ez da etxea bakarrik, baserria baserritar familia, bere lur eta abereak eta bere bizimodua osatzen dute.

Baserria bizi komunitate bat da, lurrak, abereak, landareak eta gizakiak elkar bizitzen duten probetxu ekosistema bat. Sistema honetan dena etxera doa, dena probetxagarria da: barazkiak gizakiak eta abereak elikatzeko; abereen produktuak gizakiak elikatzeko; egurra tresnak eta altzariak egiteko edo erretzeko; zenbait landare eta abere produktuak (linoa, artilea, larrua,…) jantziak eta oinetakoak egiteko. Gainera sistemak hondakin gutxi sortzen ditu eta sortzen direnak berriro ere lurrera doaz ongarri bezala zikloa berriro hasi dadin. (gehiago…)
Filed under: Baserriak
Planta laukia duen etxea, bi edo hiru solairukoa. Teilatua gehienetan bi uretara, bere zutabe nagusia fatxadari perpendikularra geratzen da eta honen gain hegal zabala uzten du.
Fatxada nagusia hegoalderantz kokatua izaten da, lehenengo pisuraino harrizkoa eta gorago egurrezko bilbapena, gaur egun argamasa edota adreiluaz osatua. Goialdea irekia eta pisuetan egurrezko balkoiak. Beste fatxadetan tamaina desberdineko leihoak.
Barruko banaketari dagokionez, beheko solairuan ataria, ukuilua, oliotegia, zerritegia, goroztegia, egurtegia eta askotan sukaldea izaten ziren. Lehen solairuan logelak familiarentzat eta goran ganbara artoa, sagarrak, artilea etab gordetzeko. Denboraz goroztegia, egurtegia, oilategia, zerritegia, etab aparteko eraikuntza egokietan ipini izan dira.
Etxe hauek mendetan zehar aldatzen joan dira, hasieran behe solairua zen nagusiena, bertan familiaren bizitza ematen bait zen, sukaldean. XVII-XVIII mendeetan ordea behea abereentzat gelditzen da eta gizakiaren bizitza lehenengo solairu edo solairu edo solairu nagusian ematen hasten da.
Kanpotik ere egitura aldatuz dijoa, egurrezko bilbapena desagertzen da argamasa eta adreilua erabiliz eta bestalde etxearen inguruan bigarren mailako eraikuntzak zabaltzen dira (oilategia, zerritegian, egurtegia,…).

Filed under: Baserriak
Gaur egun baserri bezala ezagutzen dugun eraikuntza XV-XVI. mendeetatik honuntzakoa da, aurretik egurrezko txabolak ziren gizaki eta abereen bizilekua. XVI. mendea bake eta onura ekonomiko garaia izan zen eta honek baserrien zabalkundea ekarri zuen. Uztarik nagusienak garia eta sagarra ziren.
XVII. mendean herrietan krisialdia eman zen, garaiko sektore ekonomiko garrantzitsuena, untzigintza, lanik gabe geratu zelako eta berriz ere denak baserrira begira jarri ziren. Honela, baserriak gehitzen joan ziren nahiz eta gero eta autarkikoagoak bihurtu. (gehiago…)
AURKIBIDEA
SARRERA
GAIAREN GARAPENA
1. BASERRIA
1.1 Baserriaren eboluzioa historian zehar.
1.2 Baserriaren egitura.
1.3 Baserriko bizimodua.
2. LUR ANTOLAKETA
3. NEKAZARITZAREN EGOERA GIPUZKOAN
3.1 XIX. mende aurretik.
3.2 XIX. mende honuntz.
3.3 Azken hiru hamarkadan.
BIBLIOGRAFIA


SARRERA (gehiago…)