…aldaparik ez


Iztueta Baserria
Otsaila 11, 2008, 10:16 am
Filed under: Baserriak

IZTUETA BASERRIA

Egileak: Amaia E. – Karina M. – Andoni A. – JonV. 

10.jpg

      

      1. SARRERA   

 Lana nahiko ondo joan da. Arazo txikiak eduki ditugu, baina ez dute garrantzi handirik izan, eta beraz ez digute inongo oztoporik suposatu.Baserrira abiatzekoak ginen grabagailua ahaztu zitzaigula konturatu ginenean.Baina, oihane gurekin zetorrenez bere etxera joan eta berea utzi zigun.Baserrian dena ondo joan zen, baina gelan lana pasatzeko garaian, Jonek ordenagailua puskatu zitzaiola esan zigun eta baerz, argazkiak ezin genituen pasa.Jada esan digu konpondu duela eta ekarriko dituela.Ordenagailuekin ere arazo txikiren bat izan dugu.Karina eta Amaia zeuden ordenagailua oso motel zihoan eta batzuetan ez zien programan sartzen uzten.Beste arazo aipagarririk ez dugu izan eta lana nahiko ondo joan da.    

 2.BASERRIAREN HISTORIA 

Iztueta elkarte bat da, bi baserrien artean egindako elkartea.Duela 24 urte sortu zen. Elkarte bat osatzearen arrazoi nagusia elkarlanean lana egiteko aukera da.Izan ere, gastuak gutxiago izan daitezke…Arazoi asko daude, baina batik bat elkar lana eta proiektu berdin bat bi baserrien artean aurrera ateratzea.Dena batera erabiltzen dute, ganaduak, larreak…Baserria, aldiz, 1700.urtean sirtu zen.Etxea, Mª Jesusen birraitonak erosi zuen eta bere gurasoek bukatu zuten ordaintzen hiru generazioetan. 1949.urtean berritu egin zuten.Baserriak bi torre zituen berritu baino lehen, torretxe bat bezalakoa zen.Garai hartan jauntxo baten etxea izan zela suposatzen dute.Baina, badirudi lehen zeuden torre horiek ez zutela ezertarako balio baserriko lanetarako…eta bota egin zituzten. Gaur egun, egia esan, ez zaie garrantzirik ematen horrelako eraikinei. Duela 20 edo 22 urte barrutik berritu zuten eta duela 10 urte ere beste berrikuntza txiki batzuk egin zituzten.


No Comments Yet so far
Utzi zure iruzkina



Utzi zure iruzkina
Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>